Ezina Ekinez Egina, arrazoi guztia duten hiru hitz handiak. Hori baita behar dena Ekintzailea izateko, ezina ekinez egiteko gaitasuna.

Bizkaiko ikastetxeetako DBH eta Batxilergo ikasleei zuzendutako Diputazioak duen Egin & Egin programaren parte izango naiz ekintzaile gonbidatu bezala. Nire helburua ekintzailetza teknologian sustatzea izango da, bereziki 3D animazioa teknologian.

Niretzat gozamena da atzetik datozen gazteei teknologian murgiltzeko aukera eskaintzea, 3D animazioak eta 3D diseinuak dituen aukerak erakustea.

Izan ere, 3D diseinua hainbat sektoreetara bideratu daiteke eta azken teknologiekin lotzeko aukera paregabea ematen du.

Nire esperientzia oinarri, ekintzailetzak dituen bideak, zailtasunak eta abantailak erakusteko aukera izango dut.

Egin&Ekin hitzaldia, Amaia Elu, ekintzaile gonbidatua
Egin&Ekin hitzaldia, Amaia Elu, ekintzaile gonbidatua